Cinema Novo Brasilgo mugimendu zinematografiko bat da, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan garatu zena eta desberdintasun sozialei egindako kritikagatik nabarmendu zena. Italiako neorrealismoaren eta Frantziako Olatu Berriaren eraginak jaso zituen. Cinema Novo-ko pelikulek aurre egin zioten ordura arte Brasilen egiten ziren pelikulei, hau da, Hollywood-en estiloko musikal, komedia eta kontakizun epikoei.[1][2][3]
Glauber Rocha da Cinema Novoko zinemagilerik ezagunena.
Antzeko garai eta egoeran sortu arren, Cinema Novo ez da nahastu behar Novo Cinema-rekin (Portugalen 1963 eta 1974 artean sortu zen zinema mugimenduarekin).