Porto Venere, Cinque Terre eta uharteak (Palmaria, Tino eta Tinetto)1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv, v |
Erreferentzia | 826 |
Kokalekua | Italia |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Koordenatuak | 44°07′01″N 9°42′00″E / 44.117°N 9.7°E |
Izen ematea | 1997 (XXI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Cinque Terre (ˈtʃiŋkwe ˈtɛrre ahoskatua; eusk. 'Bost Lurrak') Italiar Rivierako eskualdea da. Liguria eskualdean kokaturik, La Speziatik mendebalderantz dago.[1] "Cinque Terre" bost herriz osaturik dago: Monterosso al Mare, Vernazza, Corniglia, Manarola eta Riomaggiore. Kostaldea, bost herriak eta inguruko muinoek Cinque Terre Parke Nazionala osatzen dute eta 1997an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.