Clarence Brown | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Clinton, 1890eko maiatzaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Santa Monica, 1987ko abuztuaren 17a (97 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park |
Heriotza modua | : giltzurruneko gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mona Maris Alice Joyce (1933 - 1945) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Knoxville High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, produktorea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | |
|
Clarence Leon Brown (Clinton, Massachusetts, 1890eko maiatzaren 10a - Santa Monica, Kalifornia, 1987ko abuztuaren 17a) Ameriketako Estatu Batuetako film zuzendaria zen. Lehen Mundu Gerran borrokatu ostean, film bat zuzentzeko lehendabiziko abagunea iritsi zitzaion, The Great Redeemer. 1924an MGM konpainiara aldatu zen, non 1950ko hamarkada arte lanean aritu zen. Horko emakumezko izarrentzako zuzendari nagusienetakoa izan zen. Greta Garboren esanetan, Clarence Brown bere zuzendari gustukoena zen.