Claude Antoine Prieur-Duvernois | |||||
---|---|---|---|---|---|
1794ko maiatzaren 20a - 1794ko ekainaren 4a ← Lazare Nicolas Marguerite Carnot - Maximilien Robespierre →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Auxonne, 1763ko abenduaren 22a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Dijon, 1832ko abuztuaren 11 (68 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, ingeniaria, militarra eta ofizierra | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Lantokia(k) | Paris | ||||
Kidetza | Bostehunen Kontseilua | ||||
Gradua | colonel (en) |
Claude Antoine Prieur-Duvernois (Prieur de la Côte d´Or izenaz ezaguna; Auxonne, 1763ko abenduaren 2a - Dijon, 1832ko abuztuaren 11) frantses politikari iraultzailea izan zen. Diputatu hautatu zuten Biltzar Legegilean. Konbentzioko kidea eta Salbamen Publikoko Batzordeko kidea izan zen. Normandiara bidali zuten girondinoen matxinada zapaltzeko, baina matxinatuek harrapatu egin zuten. 1794ko Thermidorren garaian, ez zuen arazo larririk izan, jakintzaren alorrean egindako lanei esker batez ere; besteak beste, sistema metrikoa finkatzen parte hartu zuen.