Claude Jarman Jr. | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nashville, 1934ko irailaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Kentfield, 2025eko urtarrilaren 12a (90 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Claude Jarman Jr. (Nashville, Tennessee, 1934ko irailaren 27a – Kentfield, Kalifornia, 2025eko urtarrilaren 12a) estatubatuar aktore eta enpresaburua izan zen.
Hamar urterekin Metro Goldwyn Mayerrek antolatutako lehiaketa bat irabazi zuen eta The Yearling filmean parte hartzeko kontratatu zuten. Bertan egindako lanagatik Oscar sari berezia jaso zuen haur aktorearentzat. Konpainiarentzat lanean jarraitu zuen eta hamaika filmetan aritu zen. Ondoren, desilusionatu egin zen eta aktore lanbidea utzi zuen. 1965etik 1980ra San Frantziskoko Nazioarteko Zinemaldia zuzendu zuen, eta San Frantzisko hiriko kultur gaien zuzendaria izan zen.