Clementina Arderiu i Voltas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Clementina Arderiu Voltas |
Jaiotza | Bartzelona, 1889ko uztailaren 6a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1976ko otsailaren 17a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Sarrià cementery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carles Riba |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Clementina Arderiu i Voltas (Bartzelona, 1889ko uztailaren 6a - ibidem, 1976ko otsailaren 17a) poeta katalana izan zen. Kataluniako herri poesiaren, Josep Carnerren eta Joan Maragallen eragina jaso zuen eta liburu hauen egilea izan zen: Cançons i elegies (1916), Sempre i ara (1946) (lan honekin Joaquim Folguera saria irabazi zuen), És a dir (1959) eta L'esperança encara (1969), besteak beste.
Bere poemetan Josep Carnerren eragina aurki daiteke, baita bere senarrarena ere, Carles Ribarena. Oso poesia landua du, eta bertan, besteak beste, fedea, maitasuna, poza, emakumearen izaera edo heriotza gaiak dira nagusi. Bere poemek eguneroko bizitzaren idealizaziora jotzen dutela esan ohi da. Goig (herri olerkiak, Ama Birjinari, Jesukristori edo santuei kantatzen zaizkienak) direlakoen sortzaile izan zen, Jacint Verdaguer edo Joan Maragall bezala, besteak beste. Bere hastapenetako lana noucentismearen baitan sar daiteke, geroago elementu berriak sartuta hartatik urrundu bazen ere.
Olga Sacharoff margolari errusiarrak Kataluniako emakume intelektual eta artistekin sortu zuen bilguneko kide izan zen; horien artean zeuden Soledad Martínez García, Marie Laurencin, Dagoussia eta Ángeles Santos Torroella margolariak, Lluïsa Granero i Sierra eta Maria Llimona i Benet eskultoreak edo Elisabeth Mulder idazlea.