Cloak and Dagger film beltza da, Fritz Langek 1946an zuzendu zuena. Gary Cooper eta Lilli Palmer izan ziren aktore nagusiak. Film zapuztutzat jo zuen Langek, ez baitzioten laga azken muntaian erabakirik hartzea: amaierako azken hogei minutuak ezabatu zituzten, Langen diskurtsoa erabat itxuraldatuz.