Cocktail 1988ko Roger Donaldson australiar-zeelandaberriar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko drama film bat da. Gidoia Heywood Gouldek bere izenburu berdineko eleberrian oinarrituz idatzi zuen. Tom Cruise, Bryan Brown eta Elisabeth Shue aktoreek antzeztu zuten.