Codex Gigas

Codex Gigas
Codex Gigas Erdi Aroko munduko eskuizkribu handiena da.
Datuak
Idazlea (1230 urte inguruan)
GeneroaErlijioa, historia, etimologia, nekrologia, sorginkeria eta bertako garaiko albisteak
Jatorrizko izenburuaCodex Gigas
HizkuntzaLatina
Herrialdea Txekia
FormatuaNeurriak: 92 x 50,5 x 22 cm
Pisua: 75 kg
Euskaraz
Izenburua'Liburu Erraldoia'

Codex Gigas (euskaraz Liburu Erraldoia), baita ere Gigas Kodea, Satanen Kodea edo Deabruaren Biblia izenez ezaguna, XIII. mendearen hasieran sortutako Erdi Aroko eskuizkribua da, gaur egun Txekiar Errepublikako erdialdean dagoen Podlažice monasterioko Herman Giltzapetua beneditar fraideak latinez idatzi zuena.

Liburuak beste edonon aurkitu ezin daitezkeen testu konbinaketa du, Cambridgeko Unibertsitateko Christopher de Hamel irakaslearen hitzetan eskuizkribu hau "erabat berezi, bitxi, liluragarri, arraro eta azalpenik gabeko objektua da". Bibliak kalkulaezinezko balioa eta salneurria du, makina bat aldiz ostua izan da eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak sekretupean gorde zuen. Historian zehar Gigas Kodeak izua nahiz bereganatzeko irrika piztu izan ditu. Uste denez naturaz gaindiko botere imajinaezin bat du eta bere arima deabruari saldu omen zion fraide eskribau batek idatzia omen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne