Cogito ergo sum René Descartes filosofoak adierazi zuen latinezko esaldi bat da, «Pentsatzen dut; beraz, banaiz» esan nahi duena. Norberaren existentzia frogatzeko existentziari buruzko galdera bera pentsatzea nahikoa dela baieztatzen du, pentsatzearen ekintzak subjektu bat behar baitu. Hau da, subjektu batek soilik zalantzatu dezake bere existentzia. Bestela esanda, zalantzan jarri ezin daitekeena norbanakoaren existentzia da (autokontzientzia), kontzientzia zalantzan jartzeko beharrezkoa baita kontzientzia bat.