Cohenen kappa

Estatistikan, Cohenen kappa κ kappa hizki grekoaz irudikatzen dena, balorazio metodo edo epaile ezberdinen arteko adostasun mailarako neurria da, printzipioz 2 balorazio metodo edo epailetarako, balorazioa aldagai kualitatibo edo kuantitatibo diskretu baten arabera egiten delarik, zoriz itxaron daitekeen adostasun maila ere kontuan hartuz. 2 epaile baino gehiagotarako bertsio bat ere garatu da. Adibidez, froga bat burutu ondoren, bi irakaslek hainbat ikaslek irakasgai bat gainditu duten, gainditu ez duten edo gainditzeko beste aukera bat eman behar zaien erabaki dute modu independentean. Cohenen kappa koefizienteak bi irakasleak euren balorazioetan zenbateraino datozen bat neurtzen saiatuko litzateke adibidean, zoriz itxaron daitekeen adostasun maila baztertuz. Neurketa ezberdinen zehaztasuna aztertzeko ere erabil daiteke.

Formula honen arabera kalkulatzen da:

(1)

izanik, adostasun proportzioa eta zoriz itxarondako adostasun maila hurrenez hurren. Koefiziente honek [-1,1] tarteko balioak hartzen ditu. Negatiboa denean, desadostasuna da nagusi balorazioetan. [0,0.6] tartean adostasuna txikia eta 0.6tik gorako balio baterako adostasuna handia dela esan daiteke, interpretazio egoki bat egiteko antzeko ikerketak eta ikergai den egoera bera ere kontuan hartu direla jakinik betiere.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne