ColecoVision | |
---|---|
bideokontsola | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Coleco (en) |
Saldutako kopurua | 2.000.000 |
Historia | |
Sorrera | 1982ko abuztua eta 1983ko uztailaren 1a |
Amaiera | 1985 |
Aurrekoa | Coleco Telstar series (en) |
Hurrengoa | Coleco Adam (en) |
Honen parte | second generation of video game consoles (en) |
Ezaugarriak | |
CPU | Zilog Z80 (en) |
ColecoVision bigarren belaunaldiko bideokontsola bat da, Coleco enpresak garatua eta 1982ko abuztuan Ameriketako Estatu Batuetan jarri zena salgai. Urte bat geroago, CBS Electronics-ek Europar merkatuan CBS ColecoVision izenarekin jarri zuen salgai kontsola. Honen produkzioa 1985ean eten zen Coleco enpresak bideojokoen merkatutik atera zenean.
Kontsola, Atari 2600 eta Intellivision kontsolekin konparatuz, indartsuagoa zen eta arkade bideojokoek eskaintzen zuten esperientziara gehiago hurbiltzen zen. Hasierako katalogoa 12 ROM kartutxoz osaturik zegoen, eta hauen barne Nintendo-ren Donkey Kong arkade jokoaren etxeko kontsoletarako lehen bertsioa aurkitzen zen. 1982 eta 1984 artean 136 joko argitaratu ziren guztira.[1]