Colonia del Sacramento

Colonia del Sacramento
Colonia del Sacramento
hiria
Auzo historikoaren ikuspegia Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Uruguai
ProbintziaColonia
Izen ofizialaColonia del Sacramento
Jatorrizko izenaColonia del Sacramento
Posta kodea70000
Geografia
Koordenatuak34°28′17″S 57°50′39″W / 34.4714°S 57.8442°W / -34.4714; -57.8442
Map
Altuera27 m
Demografia
Biztanleria26.231 (2011)
Informazio gehigarria
Sorrera1680
Telefono aurrizkia452
Ordu eremuaUTC−03:00
Hiri senidetuakPelotas, Feltre eta Guimarães
Hizkuntza ofizialagaztelania
http://www.colonia.gub.uy/web2.0/index.php?seccion=noticias www.colonia.gub.uy

Colonia del Sacramento (lehen, portugesez, Colónia do Sacramento) Uruguaiko hego-mendebaldeko hiria da. Rio de la Plataren ezkerreko (iparraldeko) ertzean dago, Buenos Airesen parean, eta Montevideotik 177 kmra. Colonia departamenduko hiriburua da. 2011n 26.231 biztanle zituen.

Portugaldarrek sortu zuten hiria 1680an, Nova Colônia do Santíssimo Sacramento izenarekin, eta gune estrategikoa izan zen haiek espainiarrekin zuten lehian. Bi inperioak mende bat baino gehiagoz borrokatu ziren hiria hartzeko. Azkenik espainiarren esku gelditu zen. Auzo historikoaren hiri paisaiak ongi iraun du, eta bertan portugaldar, espainiar eta kolonia-osteko estiloek bat egiten dute. Hori dela eta, 1995ean Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1].

  1. Historic Quarter of the City of Colonia del Sacramento Whc.unesco.org

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne