Comitium | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′34″N 12°29′06″E / 41.8928°N 12.485°E |
Comitium-a (pluralez, comitia) Antzinako Erroma hiriko aire zabaleko bilgune publikoa izan zen, eta esanahi erlijioso eta profetiko itzela izan zuen. Izena latinezko «batzar» hitzetik dator.[1] Erromatar Foroaren ipar-mendebaldeko izkinan zegoen Comitiumaren kokapena galdu egin zen hiriaren garapenarekin, arkeologoek berriro aurkitu eta induskatu zuten arte. Erromako lehen monumentuetako batzuk, Rostra, Menia Zutabea, Graecostasia eta Tabula valeria izenaz ezagutzen den plataforma barne, Comitiumaren parte ziren edo harekin erlazionatzen ziren.
Comitium izan zen Erroma errepublikarraren jarduera politiko eta judizialaren zati handi baten lekua. Han biltzen zen comitia curiata, Errepublikako hauteskunde antolatuen lehen herri batzarrak. Tribuen biltzarra (Comitia Tributa) eta Errepublikaren plebeioen biltzarra (Concilium Plebis) hor biltzen ziren. Erromatako Senatuaren bilera-etxearen (kuriaren) aurrean geratzen zen comitiuma - artean zegoen Curia Julia eta bere aurrekoa, Curia Hostilia. Erromako Kuria bera comitiumarekin lotuta zegoela idatzi zuten, Liviok eta Zizeronenek.
Erromatar inperioko hiri gehienek antzeko Comitium bat zuten bilera publikoetarako (contiones) edo hauteskunde, kontseilu eta auzitegietarako batzarretarako. Tenpluak eta merkataritza-, epai- eta udal-eraikinak zeuden foroaren zati gisa, Comitiuma jarduera politikoaren erdigunea zen. Erromatarrek, beren beharrak, hiri barruko kokapen zehatzetan antolatzeko joera izan zuten. Erroma hiria hazi ahala, Comitia Centuriata handia Martitzen Zelaian biltzen hasi ziren zen, harresietatik kanpo. Comitiumak garrantzia izaten jarraitu zuen zenbait magistraturen hauteskunde formaletarako; hala ere, Errepublikaren amaieraren ondoren magistratuen garrantzia galdu ahala, gauza bera gertatu zen Comitiumaren garrantziarekin.
Comitia, ordea, ez zen eraikin bakartzat hartzen, barruan, edo bere mugetan beste eraikin eta osagia zituelako, hala nola: Ficus Navia, Rostra Vetera (pluralez izendatzen zen), Graecostasis, Maeniusen zutabea, Tabula valeria, Area Volcani eta Erromako pertsonai historikoen estatuak.
Erromatarren kolonizatutako beste lurraldeetan comitiak eraiki zituzten.
Errepublikako garaiko Comitium-a. (Julio Zesar aurretik) |
---|
Saturnoren aldarea Umbilicus Urbis Romae /Mundus Senaculum Rostra Vetera Basilika Porcia Basilika Opimia Mamertina gartzela /Tullonium Graecostasis Maeniusen zutabea Area . Volcani
|
Puntudun lerroaz, Comitium-aren itxura arkaikoa. Grisez, Curia Iulia-ren profila. |