Conradh na Gaeilge | |
---|---|
Datuak | |
Mota | kultura erakundea eta irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Lehendakaria | Paula Melvin (en) |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 1.728.473 € (2020) |
Historia | |
Sorrera | 1893 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Conradh na Gaeilge (ingelesez: Gaelic League, CnaG hizkiez laburtu ohi da; euskaraz: «Liga Gaelikoa») Irlanda eta atzerrian irlandera bultzatu eta sustatzeko helburua duen elkartea da. 1893ko uztailaren 31an Dublin hirian sortu zen, bere kide sortzaileen artean: Douglas Hyde, Eugene O'Growney, Eoin MacNeill, Luke K. Walsh eta beste batzuk ere zeudelarik. Gaelerar Ligak argitaratu zuen lehenbiziko aldizkaria An Claidheamh Soluis (The Sword of Light, "Argiaren Ezpata") egunkari elebiduna izan zen, bere argitaratzaile nabarmenena Patrick Pearse izan zelarik.