Conselh de la Lenga Occitana | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | CLO |
Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Frantzia, Italia, Monako eta Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi (2021–) | |
Legezko forma | association under the French law of 1901 (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1996 |
webgune ofiziala |
Conselh de la Lenga Occitana (CLO; ˌseˌɛlˈu / ˈklɔ ahoskatua; proventzeraz eta Nizako hizkeraz: Conseu de la Lenga Occitana, euskaraz: «Hizkuntza Okzitaniarraren Batzordea») okzitaniera arautzen duen erakundea, 1996-1997an sortua.
CLOk okzitanieraren arau klasikoa kudetazen du, ez du eraginik bestelako arautegietan, "mistralenkoa" edo Paueko Eskolarena bezalakoak.
Bere gaitasuna okzitanieraren lur eta hizkera guztietara zabaltzen da, arau klasikoak hizkuntza mailan konponbide koordinatu eta berdintsuak eskaini nahi baititu, hizkelgi handiak errespetatuz.
Hizkuntzaren arauen alderdi guztiak jorratzen ditu, alde batetik ortografia (esaterako "realizar" `gauzatu´, eta ez "realisar"), eta bestetik ahozko araua.
CLOk batez ere argipen eta zehaztapen lana egin du, 1975 eta 1996 bitartean sortutako arauaren interpretazio ezberdintasunak konponduz. Era beran, behar bezain argi ez zeuden gaien inguruan zehaztapenak eskaini ditu.
Izan ere, CLOk Lois Alibèrtek sortu zuen bezala arua klasikoa mantentzea defendatzen du, berak "Gramatica occitana segon los parlars lengadocians" lanean plazaratu zuen bezala. Aldatutako puntuak azalekoak dira eta ez asko.
CLOren ebazpenak leku honetan aurkitu ahal dira