Contrapostoa[1] (jatorrizko italieraz, contrapposto), ikusmenezko arteetan, giza gorputzaren jarrera bat da, non bi hanketako batek gorputzaren pisua daraman, eta bestea libre eta apur bat tolestuta geratzen den. Horrek, gorputzaren bihurduraren eraginez, erabat aurrez aurre jarritakoak baino itxura biziagoa ematen du.