Convergents | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen laburra | CNV |
Mota | Kataluniako alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | subiranismoa, liberalismoa, kristau demokrazia, sozialdemokrazia eta katalanismoa |
Kokapen politikoa | zentrismo |
Agintea | |
Lehendakaria | Germà Gordó i Aubarell |
Idazkari orokorra | Teresa Maria Pitarch i Albós |
Egoitza nagusi | |
Gazteria | Joventut Convergent |
Historia | |
Sorrera | 2017ko azaroaren 17a |
Sortzailea | |
Koloreak | |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() |
Convergents (euskaraz: Konbergenteak, CNV) 2017ko azaroan sortutako Kataluniako alderdi politikoa da, Artur Mas-en bigarren gobernuko justizia-conseller oiharen, Germà Gordó-ren, eskutik,[1][2] 2017ko ekainean Kataluniako Europar Alderdi Demokrata (PDeCAT) utzi ostean.[3] Alderdikide garrantzitsuenen artean, aipagarri dira Konbergentzia eta Batasuna (CiU) alderdiko izen historikoak (Teresa Pitarch bezala) eta, 2020ra arte, Sílvia Requena. CNVk bere burua "suberanista pragmatiko" modura definitzen du.[4] CiUz gain, Kataluniako Batasun Demokratikoko (Unió), Demòcrates de Catalunyako (DC), Kataluniako Konbergentzia Demokratikoko (CDCko) eta kide independenteak ere baditu.[5]