Coracle delakoa (galeseraz cwrwgl) Galesko usadiozko ontzitxo txiki eta arin bat zen, ezaugarri hauek bizkar gainean eramatea ahalbideratzen zuten, Mendebaldeko Ingalaterra eta Hego-mendebaldeko Ingalaterra, Irlanda (bereziki Boyne ibaia),[1] eta Eskoziako (bereziki Spey ibaia) hainbat lekuetan ere erabili ohi zelarik; hitz hau bera munduko beste hainbat herrialdetan topatutako antzeko ontziak izendatzeko ere erabili ohi da, esate baterako India, Vietnam, Irak edota Tibeten.[2] "Coracle" izena galeserazko cwrwgl hitzetik dator, irlandera eta Eskoziako gaelerazko currach hitza eta ontziarekin lotura duelarik, jada XVI. mendean ingelesean ere topatzen delarik. Ingelesezko beste idazkera edo aldaerak corougle, corracle, curricle eta coricle lirateke.