Crataegus

Crataegus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
SubfamiliaMaloideae
Generoa Crataegus
Linnaeus, 1753
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmayhaw (en) Itzuli eta hawthorn leaf and flower (en) Itzuli

Crataegus generoak, elorri xuri izenez ezagunak diren zuhaitz eta zuhaixkak biltzen ditu. Nahiko genero zabala da, Rosaceae familiakoa. Ipar Hemisferioan soilik, 140 espezie desberdin ezagutzen dira, beraien artean hibridoak sortzen direla eta haien identifikazioa zaila dela kontuan izanda. Europako Ipar Hemisferioko, Asiako eta Ipar Amerikako eskualde epeletan dute jatorria. Horietatik guztietatik, bi dira Euskal Herrian bizi direnak: Crataegus laevigata eta Crataegus monogyna.

Genero honetako espezieak zuhaitz edo zuhaixka txikiak dira, arantzadunak eta hosto bakun eta erorkorrak dituztenak. Sagarraren antzeko fruitu txikia garatzen dute.[1][2]

  1. .
  2. I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne