Cristiano Banti | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Santa Croce sull'Arno, 1824ko urtarrilaren 4a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Montemurlo, 1904ko abenduaren 4a (80 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Accademia di belle arti di Siena (en) ![]() (1841 - 1850) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Florentzia eta Siena |
Kidetza | Accademia delle Arti del Disegno (en) ![]() |
Cristiano Barti (Santa Croce sull'Arno, 1824ko urtarrilaren 4a - Montemurlo, 1904ko abenduaren 4a) italiar margolaria izan zen.
Sienako Arte Ederren Akademian ikasi zuen eta estilo neoklasikoan margotzen hasi zen. 1853an Florentziara joan zen eta Macchiaioli taldearekin bat egin zuen. Handik aurrera, aire zabalean margotu zuen, eta eguzki-argia islatu zuen bere lanetan. Telemaco Signorinik eragin handia izan zuen. Hurrengo hamarkadetan Londresera eta Parisera joan zen ikastera. Emaztea hil ondoren, Montemurlora erretiratu zen, eta arte-bildumagileari ekin zion, batez ere taldeko lankideen lanei dagokienez.