Croquet zur edo plastikozko bolak mazo batekin joko zelaian dauden metalezko arku batzuen zehar jotzean datzan kirol edo denbora-pasa da.
XII. eta XIII. mendeetan Languedoceko nobleziak jeu de mail izeneko bere aurrekaria asmatu zuen; Luis XIV.a Frantziakoak neguan zelaian ezin zuenez jokatu mahai batean jokatzen zuen eta billarra sortu.[1]
Bertsio modernoa Irlandan asmatu zuten 1830ko hamarkadan, golfaren ahaidea izanda. Handik Ingalaterrara joan[2] eta aristokraziaren denbora-pasa hau bere kolonietara hedatu zuten. 1900eko Parisko Olinpiar Jokoetan lehiaketa egin zuten.