Crouching Tiger, Hidden Dragon (txinera tradizionalez: 臥虎藏龍; pinyinez: Wò hǔ cáng lóng, euskaraz Tigre Makurtua, Herensuge Ezkutatua) 2000ko Ang Lee taiwandar-estatubatuar zinema zuzendariaren wuxia film bat da. Wang Dulu txinatar idazlearen Burdinazko Kurriloaren Pentalogia osatzen duten bost eleberrietan oinarritua dago. Chow Yun-fat, Michelle Yeoh, Zhang Ziyi eta Chang Chen aktoreek antzeztu zuten.
Hamar Oscar Sarietarako izendapen jaso eta lau irabazi zituen: Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Tan Dun), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Peter Pau) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Tim Yip). Lau BAFTA Sari eta bi Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.