Cthulhu

Cthulhu
Cthulhuren Mitoak
1934an H. P. Lovecraftek marraztutako Cthulhuren eskema.
Argitalpena
Lehen agerpenaCthulhuren Deia (1928)
SortzaileaH. P. Lovecraft
Ageri den obrak
Datu biografikoak
AdinaHilezkorra
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaNug
Seme-alabak

Cthulhu fikziozko jainko bat da, Howard Phillips Lovecraft estatubatuar idazleak asmatua. 1921-1935 artean idatzitako Cthulhuren Mitoak saileko literatur pertsonaia da, 1928ko Cthulhuren Deia kontakizun laburrean egin zuen bere lehenbiziko agerpena.

Lovecraften kontakizunen arabera, Cthulhu estralurtar izaki bat da, gizakien begietara jainko bat bilakatzen duten ezaugarri fisikoak eta gaitasunak dauzka. Bere jarraitzaile eta zerbitzariek Cthulhuren izarretako hazia osatzen dute. Cthulhuren Deia kontakizunean desbribatzen den legez, mugitzen ari den mendi baten antza duen izaki erraldoi bat da (10 kilometroko garaiera du), olagarro edo txipiroi burua, herensuge baten gorputz puztua, eta haren hegal sotilak dituena[1]. Bere itxura eraldatzeko gaitasuna du, nahiz eta funtsean beti berdina den. Ezkataz josiriko bere gorputza Lurrean topatzen direnetatik ezberdina den substantzia batez osatua dago, ia suntsiezina bilakatzen duten masa likatsua. Dena den, bere gorputz fisikoa erabat suntsituz gero ere (gertatzea ia ezinekoz dena, bestalde), bere estralurtar izateak handik ordu guxira berregingo luke. Lurraren konskistatzaileetako bat izan zen eta itsapeetako nagusi izan zen.

Mitologiaren arabera, zigilu baten azpian lokartua dago, itsaspeko R'lyeh hirian (Ozeano Barean nonbait). Egunen batean kultisten eta sektarioen laguntzaz aske gelditu eta bere boterea berriz ere Lur planeta osoan hedatzea espero du («Izarrak berriz ere posizioan dauden» egunean). Bere omenez «Ph´nglui mglw´nafh Cthulhu R´lyeh wgah´nagl fhtagn» salmoa aipatzen da, gutxi gorabehera, «R´lyeh hirian, Cthulhu zena, lokarturik zain dago».

  1. Lovecraft, H. P.. The Call of Cthulhu. (Noiz kontsultatua: 2017-05-03).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne