Currie Cup | |
---|---|
![]() | |
Antolatzailea | South African Rugby Union |
Sorrera | 1892 |
Eremua | ![]() |
Taldeak | Premier Division: 8 First Division: 6 |
Garaipen gehien | Western Province (34) |
Txapelduna | Premier Division: Sharks (2024) First Division: Boland Cavaliers (2024) |
Currie Cupa Hegoafrikako gizonezkoen errugbi taldeen arteko txapelketa nagusia da. Herrialdeko probintzien ordezkariak diren 14 taldek parte hartzen dute, bi mailatan banatuak: Premier Division (8 talde) eta First Division.[oh 1] 1892an jokatu zen lehenbiziko edizioa,[1] eta bi talde nabarmendu dira historian zehar: Western Province (34 garaipen) eta Blue Bulls[oh 2] (25 garaipen).
Txapelketak kirola eta tradizioa uztartzen ditu, 1892an hasi baitzen jokatzen. Hegoafrikako errugbi ondarearen giltzarritzat hartzen da, eta herrialdeko errugbi lehiaketa nagusia.[2] Beti ere, Hegoafrikako lau frankizia United Rugby Championshipen aritzen dira, Europako taldeekin batera.[3]
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found