Cursus honorum

Cursus honorumaren eskema laburtua
Erroman zegoen Gnaeus Munatius Aurelius Bassus-en monumentuko idazkuna. Betan, pertsonaiaren cursus honorum-a zehazten da.

Cursus honorum, latinez Ohorezko bidea, Antzinako Erroman estatu-gizonek jarraitu beharreko karrera politikoa zen, mailaz maila guztiz zehazturik zegoena. Politika maila gorenera heldu nahi zutenek tribuno militar gisa, erromatar legioko eta erromatar estatuko ofizial karguaz alegia, abiatu behar zuten bere karrera. Ondorengo karguak hurrenez hurren kuestore, edil kurul, pretore, kontsul eta zentsore ziren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne