D immunoglubulina (Ig D) odolean eta B linfozitoen gainazalean dagoen immunoglobulina da, odolean oso kopuru txikian dagoena (immunoglobulina guztien %1 odol-plasman).
Bere pisu molekularra 180.000 daltonekoa da, eta bi antigeno-loturagune ditu (hots, 2ko balentzia du) [1].
Erantzun immunean betetzen duen funtzioa ez da oso argia. Badakigu estimulazio antigenikoaren ondoren D Ig galtzen dela, oroimenezko B linfozitoek immunoglobulina hori ez dutelako.
Bi kate astun eta bi kate arin dituen monomeroa da, Ig G eta Ig E-ren antzera.