Dafne eta Kloe (Longus) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Longos |
Izenburua | Δάφνις καὶ Χλόη eta Ποιμενικά |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | antzinako greziera |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Lesbos |
Dafne eta Kloe (Grezieraz: Δάφνις καὶ Χλόη, Daphnis kai Chloē) (K.a. III-II.) Antzinako Greziako Longus edo Longos idazlearen artzain giroko ezagutzen den kontakizun bakarra da. Lesbos uharteko bi maitale gazte xaloren arteko amodioa kantatzen duen kontakizun honen bizitasunak eta freskotasunak hainbat arlotako artistei eman die bere obretarako gaia mendeetan zehar.[1] Literaturan, margolaritzan zein musikan lan asko istorio horretan oinarritu dira.