Dagbani | |
---|---|
Dagbanli | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 3,160,000[1] |
Eskualdea | Ghana |
Araugilea | University of Education, Winneba (en) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) Volta–Kongo hizkuntzak Gur (en) Oti–Volta (en) Mole-Dagbani (en) | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | dag |
Ethnologue | dag |
Glottolog | dagb1246 |
Wikipedia | dag |
IETF | dag |
Dagbani (edo Dagbane), Dagbanli eta Dagbanle izenez ere ezaguna, Ghanan hitz egiten den Gur hizkuntza da. Bertako hiztunak 3.160,000 inguru direla kalkulatzen da. Dagbon Erresumako lehen eta bigarren hezkuntzako eskolan nahitaez landu beharreko hizkuntza da. Hizkuntza honek Dagbon Erresumako eskualdearen ekialdea hartzen du. Dagbani Ghanako iparraldean gehien hitz egiten den hizkuntza da.
Mampelle hizkuntzarekin estuki lotuta dago, -hiztunek elkar ulertzen dute ia-ia-, iparraldean ere hitz egiten baita, Ghanan. Dagbani eskualde horretan hitz egiten diren azpitalde bereko beste hizkuntzen antza handia dauka: Dagaare eta Waala hizkuntzak, Ghanako Goi Mendebaldean hitz egiten direnak, eta Frafra hizkuntza, Ghanako Goi Ekialdeko eskualdean hitz egiten dena.