Dakar rallya | |
---|---|
Jatorrizko izena | (fr) Paris-Dakar |
Mota | kirol lehiaketa errepikakor nazioarteko kirol lehiaketa |
Honen izena darama | Dakar |
Indarraldi | 1979 - |
Gertaeraren maiztasuna | 1 urte |
Edizio zenbakia | 40 |
Kokaleku | 2020 - Saudi Arabia |
Herrialdea | Saudi Arabia eta Frantzia |
Antolatzailea | Amaury Sport Organisation eta Thierry Sabine Organisation (en) |
Partehartzaile kopuru | 482 |
Kirola | rally raid (en) , automobilismo, Motoziklismo eta truck racing (en) |
Osatuta | |
| |
Webgune | dakar.com |
Dakar rallya (aurreko izena: Paris-Dakar rallya) urtero ospatzen den rally txapelketa da. Urtarrileko lehen asteetan burutu ohi da, eta munduko rallyrik gogorrena kontsideratzen da.
Urte askoan, rally hau Paristik (Frantzia) abiatu izan zen Dakar (Senegal) hirira, baina 1995etik 2008rako tartean Europako beste hiri batzuetatik ere atera zen. 2008ko edizioa bertan behera utzi zen segurtasun arrazoiengatik, eta 2009tik 2019ra Hegoamerikan burutu zen, hainbat herrialde zeharkatuz. 2020tik Saudi Arabian burutzen da.
Rally izena duen arren, txapelketa hau erresistentzia karrera bat da. Hiru kategoria ditu: autoena, kamioiena eta motorrena.