Dalton Anaiak, Lucky Luken komikietan, protagonista nagusiaren arerio ohikoenak dira. Orotara, 4 dira, eta euren garaiera eta lelotasun mailagatik bereizten dira. Joe, txikiena garaieraz, azkarrena ere bada. Ondoren, William, pixkat garaiagoa, ez da hain azkarra. Hirugarrena, Jack da, aurreko biak baino garaixeagoa, hau, oraindik leloagoa. Eta azkenik, garaiena eta leloena, Averell da, Lucky Luken garaiera berekoa. Batipat Joeren asmoa, Lucky Luke akabatzea da, baina ez dute sekula lortzen. Eta, gainera, Lucky Luken abentura guztietan, espetxean amaitzen dute, preso, baina espetxeko zaintzaileen arduragabetasuna probestuz, beti ihes egiten dute.