Daltonismo | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | vision disorder (en) , colour vision deficiency (en) , itsutasuna eritasuna |
Espezialitatea | oftalmologia |
Azterketa medikoa | Ishihara proba |
Honen izena darama | John Dalton |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | H53.5 eta H53.50 |
GNS-9-MK | 368.5 eta 368.59 |
DiseasesDB | 2999 |
MedlinePlus | 001002 |
eMedicine | 001002 |
MeSH | D003117 |
Disease Ontology ID | DOID:13399 |
Daltonismoa akats genetikoa da: akats hau duten pertsonak ez dira gai koloreak behar bezala bereizteko. Izen zientifikoa diskromatopsia da, baina “daltonismo” hitza erabiliagoa da. Arrazoia hauxe da: John Dalton zientzialariak deskribatu zuen akats hau, berak jasaten zuen akatsa, hain zuzen ere. Daltoniko guztiek ez dituzte kolore berberak nahasten, baina ohikoa izaten da berdea eta gorria nahastea; haatik morearen ñabardurak atzemateko gai dira, kolore ikusmen normaleko pertsonak ez bezala.
Akats genetiko hori herentziaz jasotzen da eta X kromosomari lotutako alelo azpirakor baten bidez transmititzen da. Horrela, gizonezko batek X kromosoma akastuna jasotzen badu, daltonikoa izango da. Aldiz, emakumezkoetan daltoniko izatea nekez gertatzen da, bere X kromosoma biek izan behar bailukete akastunak. Normalagoa da, emakumeak akatsaren eramaile izatea (X kromosoma batean bakarrik dutenean). Transmisio genetikoa hemofiliarena bezalakoa da, sexuari loturiko herentziaren arauak jarraitzen baititu.