Daniel Owen | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Yr Wyddgrug, 1836ko urriaren 20a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Yr Wyddgrug, 1895eko urriaren 22a (59 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | galesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Daniel Owen (Mold/Yr Wyddgrug, Flintshire/Sir y Fflint, 1836ko urriaren 20a – Mold, 1895eko urriaren 22a), galesezko lehenengo eleberrigile ezaguna izan zen, narratzaile bikaina eta batzuen ustez "Charles Dickens galestarra" izan zena.
Aita eta bi anaia hil ziren meategi batean jazotako istripuan, Daniel jaioberria zenean. Gaztetan Yr Amserau ("Denbora") izeneko kazetan kolaborazioak egin zituen, bai eta jostun moduan ibili ere. Idazle moduan, XIX. mendeko gizartea islatu zuen haren liburuetan, Galesko iparraldean industrializazioak ekarritako aldaketa sozialak eta ekonomikoak deskribatuz. Halaber, apaiz metodista moduan ibili zen.