Danimarkako Itzulia

Danimarkako Itzulia
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1985
Ekitaldi kopurua33 (urtea: 2024)
Aldizkotasunaurterokoa (Abu)
MotaEtapakako lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundDEN Danimarka
AntolatzaileaDCU
Mailak2.2 (1999-2004)
2.HC (2005-2019)
2.Pro (2020-)
ZirkuituaUCI ProSeries
Webgune ofizialaWebgune ofiziala
Palmaresa
Azken garaileaBEL Arnaud De Lie
Garaipen gehien lortu duenaDEN Jakob Fuglsang
(3 garaipen)
Dokumentazioa
Danimarkako Itzulia 2006an.

Danimarkako Itzulia (ofizialki Post Danmark Rundt-Tour of Denmark) urtero Danimarkan abuztuan ospatzen den txirrindularitza lasterketa bat da. Proba Danimarkako Posta Zerbitzuak babesten du, hortik datorkio izena.

1983tik jokatzen da, baina 1989 eta 1994 artean ez zen ospatu. Edizio gehienetan 2.2 mailan egon ondoren, 2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik 2.HC mailan egon da (UCI Zirkuitu Kontinentalen maila gorena).

Sei etapa ditu, horietako azkenaurrekoa erlojupeko bat. Danimarka herrialde lau bat denez, esprinterrak eta errodadoreak nabarmentzen diren proba bat da hau. Beti Frederiksberg herrian amaitzen da.

Lehen garailea etxeko Kim Andersen izan da, proba honetan garaipen gehien lortu dituena ere badena, hirurekin.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne