Danteren Infernua | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Dante Alighieri | |||
Argitaratze-data | 1304 (egutegi gregorianoa) | |||
Izenburua | Inferno | |||
Jatorrizko herrialdea | Italia | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | epopeia | |||
Hizkuntza | toskanera | |||
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Jainkotiar komedia | |||
Fikzioa | ||||
ikusi
| ||||
Argumentu nagusia | Infernua | |||
kronologia | ||||
|
Infernua (italieraz: Inferno) liburuki bat da; Jainkotiar komedia (italieraz: Divina Commedia) osatzen duen liburukietako bat, hain zuzen. Dante Alighieri poeta da egilea, eta Erdi Aroaren azkenaldera idatzia da (1304-1321). Jainkotiar komedian, Dante da protagonista, eta haren bidaia azaltzen du, infernutik, purgatoriotik eta paradisutik igaroz, Virgilio erromatar poeta gidari izanik. Infernua da lehen atala —hots, Danteren lehen egonaldia—, eta han erlijio paganoko zein kristauko pertsonaiekin egingo du topo, Luziferrengana heldu arte. Ondorengo mendeetan zehar kulturan errotu eta eragin literario, artistiko zein historikoak ere izan zituen. Egun dugun infernuaren ideia orokorrean eragiteaz gain, garaiko tradizio kulturala jaso zein lekuko dialektoen linguistikan sakondu zuen.