Dantza garaikidea XX. mendearen hasieran sortzen hasi zen eta ballet klasikoaren arauak eta irizpideak apurtzen ditu. Musika kontuetan ez da dantza zorrotz bat, edozein musika motak balio duelako: pop, rock, folk, klasikoa... Dantza garaikidea dantza klasikoan oinarritzen da eta dantza modernoaren eta postmodernoaren eraginak dituen dantza-diziplina da. Dantza klasikoaren mugimenduak barne hartzen dituen arren, dantza garaikidean beste batzuk sartzen dira, horiek apurtzeko sortu zirenak, hala nola bizkarraren biraketak eta bihurketak, sorbaldak aldaketan paraleloak izan ez daitezen; hanken jarrera paraleloak, edo baita belaunak barrurantz ere; isiluneak edo itxurazko mugimendu bereziak, dantzaria bere kabuz joan dela ematen dutenak.
Dantza mota hau 8 musika kolpetan egituratzen da, geroago lotzeko eta koreografia bat sortzeko. Pausu libreak ere egon ahal dira non dantzari bakoitzak nahi duena egin ahal duen. Berdin da aurrez aurretik asmatuta edo momentu horretan inprobisatuta egotea, dantza mota honetan dena balio du. Dantza modernoa “dantza desberdinen dantza” bezala ezagutzen da, zeren eta ballet, hip-hop, funk, elektrodance,... pausuen nahasketa dago.
Hainbat dantza desberdinen nahasketa honetan ezusteko aldaketak daude, bat-batekoak eta aldi berean oso dinamikoak.