Datu estekatuak

Datu Estekatuak (ingelesez: linked data) edo estekatutako datuak datuak interneten argitaratzeko metodoa da, Web semantikoaren parte dena. Argitaratutako datuak Datu Estekatutzat har daitezen, Tim Berners-Leek aipatutako printzipioei[1] jarraituz argitaratu behar dira, hau da:

  1. URIak erabili gauzak identifikatzeko.
  2. HTTP URIak erabili, giza erabiltzaileak eta agenteak identifikaturiko gauzengana jotzeko gai izan daitezen ("URI Dereferentziagarriak").
  3. URIa derefentziatua denean, informazio erabilgarria eman identifikaturiko gauzaren gainean, RDF/XML bezalako formato estandarrak erabiliz.
  4. Erlazionaturiko beste URItara jotzen duten estekak eman argitaraturiko datuetan, web amaraunean erlazionaturiko informazio gehiago aurkitzeko ahalmena handituz.
  1. (Ingelesez) Linked Data printzipioak. Tim Berners-Lee (Noiz kontsultatua: 2010-10-10).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne