David 158 zentimetroko altuera duen brontzezko eskultura bat da, Donatello eskultore italiarrak egina.
Lana 1440 inguruan egin zen (edo 1430ean aditu batzuren arabera) Cosme Mediciren enkarguz, Florentziako bere jauregiko lorategietan jarri nahi zuena. Gaur egun Palazzo Bargelloko museoan dago. Italiako quattrocentoko lan nabarmengarri bat da, eta argi eta garbi kutsu klasiko bat du bere biluztasuna eta bere konposaketa praxiteliar argiagatik. Horregatik, gai bibliko bat den arren, nerabe hauskor eta ausart honetan berehala nabaritzen da Antzinaro klasikoko heroi bat.[1]