Days of Wine and Roses (euskaraz Ardo eta Arrosa Egunak) 1962ko Blake Edwards estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Jack Lemmon, Lee Remick, Charles Bickford, Jack Klugman eta Alan Hewitt aktoreek antzeztu zuten.
1963ko Donostiako Zinemaldian Gizonekozko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra (Jack Lemmon) eta Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra (Lee Remick) irabazi zuen.
1962ko Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Henry Mancini) ere irabazi zuen. Bestalde, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Jack Lemmon) eta Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Lee Remick) izendapenak ere jaso zituen.