Deadwood AEBetako western telesail bat da. David Milch gidoigile eta ekoizleak sortu zuen. 2004ko martxoaren 21etik 2006ko abuztuaren 26ra HBO katean aireratu zen. Timothy Olyphant, Ian McShane, Molly Parker, Jim Beaver, W. Earl Brown, Dayton Callie, Kim Dickens, Brad Dourif, Anna Gunn, John Hawkes, Jeffrey Jones, Paula Malcomson, Leon Rippy, William Sanderson, Robin Weigert, Sean Bridgers, Garret Dillahunt, Titus Welliver, Brent Sexton, Bree Seanna Wall, Josh Eriksson, Powers Boothe eta Keith Carradine aktoreek antzeztu zuten.
Telesaila honetan Mendebalde Urruneko pertsonaia nabarmen ugari agertzen dira, tartean Seth Bullock, George Crook, Wyatt Earp, E. B. Farnum, George Hearst, Wild Bill Hickok, Calamity Jane, Jack McCall, Sol Star, Al Swearengen eta Charlie Utter.