Defizit

Ekonomian, defizita diru-sarrerak diru-irteerak baino txikiagoak direneko finantza-desoreka da. Gastuak ken sarrerak da defizitaren zenbatekoa. Erakunde edo aurrekontu batek defizita duenean, defizitarioa dela ere esaten da. Aurkako terminoa superabit da, sarrerak gastuak baino handiagoak direnean. Terminoak erabilera zenbait ditu:

  • defizit publikoa, administrazio publiko batek edo herrialde edo eskualde bateko administrazio publikoen multzoak gastu-gehiago dituenean sarrerak baino; defizit fiskala ere deritzo;
  • merkataritza-defizita edo kanpo-defizita, inportazioak esportazioak baino gehiago direnean.

Terminoa beste jakintza-arlo batzuetara ere zabaldu da:


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne