Dementzia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | nahasmendu kognitiboa, Buru-nahasmendu organikoa, zantzu klinikoa, disability affecting intellectual abilities (en) eritasuna |
Espezialitatea | Psikiatria neurologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | (RS)-citalopram (en) , errisperidona, perphenazine (en) , donepezil (en) , galantamine (en) , tacrine (en) , rivastigmine (en) , olantzapina, ketiapina, pimavanserin (en) , aripiprazole (en) , memantine (en) , dihydro-α-ergocryptine (en) eta dihydroergocristine (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 290.8, 294.8 eta 294.1 |
GNS-10 | F00, F01, F02, F03, F04, F05.1, F06 eta F07 |
GNS-9 | 290290—294294 |
DiseasesDB | 29283 |
MedlinePlus | 000739 |
eMedicine | 000739 |
MeSH | D003704 |
Disease Ontology ID | DOID:1307 |
Dementzia burmuineko funtzioaren galera progresiboa da, adinari dagokiona baino handiagoa dena eta gaixotasun batek edo bestelako asaldurek sortua dena. Adineko pertsonek askoz sarriagotan pairatzen badute ere, helduaroko beste fase batzuetan ere ikus daiteke.
Arlo kaltetuenak oroimena, arreta maila, mintzamena eta arazoak konpontzeko gaitasuna dira. Batik bat kasu aurreratuetan desorientazioa ager daiteke, denborari edota lekuari dagokienez, eta bestelako buru-nahasteak, eldarnioak, haluzinazioak eta aztoramena barne.
Alzheimerren gaixotasuna motarik ohikoena da, kasu guztien %50-70a eragiten du.