Denbora errealeko estrategia (RTS siglak ingelesez) une oro joka daitezkeen bideo-jokoei esleitzen zaien izendapena da. Joko modu honetan, ez dago txandarik eta jokalariek momentuan pentsatu behar dute egin behar dutena, denbora neurtzen duen erloju edo atzerantzko zenbaketa bat dago. Joku hauek, gehienetan akzio militarrean oinarritzen dira, txandetan oinarritzen diren jokuak ez bezala, zeinetan erabakiak lasaitasunez hartu ahal dira. Terminoa online jokatzen diren jokoetarako aplikatzen da, jokalariak edozein unetan konektatu, jokaldian erabakiak hartu eta ekintzak burutu ditzakeenean, nahiz eta aurkariak jokatzen ez egon. Joko hauek, erabiltzaileen zati handi batek jolasten ditu, izan ere, partidak motzak izaten ohi dira, eta ez dira ordura iristen.