Denboraren Makina

Denboraren Makina
Lehen argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaHerbert George Wells (1895)
Argitaratze-data1895
Generoazientzia-fikzioa
Jatorrizko izenburuaThe Time Machine
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea Erresuma Batua
BildumaLiteratura

Denboraren Makina (jatorrizko ingelesezko izenburua The Time Machine) Herbert George Wells ingeles idazleak idatzitako zientzia-fikziozko eleberri bat da. Lehenbizikoz, 1895ean William Heinemannek argitaratu izan zuen. Eleberria hamasei kapitulu eta amaierako epilogo batez osatua dago.

Itxura batez zientzia-fikziozko eleberria den honen sustraian XIX. mendearen amaieraldera gizartea hartzen ari zen norabidearen kritika bat dago: Hondamendiaren ondorengo gizateriaren etorkizun desatsegin bat egiten da, etorkizun honetan, bi arraza mota daude, eloitarrak eta morlockarrak, lehenak eguzkipean bizi, itxura osasuntxu eta begetarianoak izan baina izaera eroso eta inozoa dute, bigarrenak lurpean bizi, itxura beldurgarria eta haragijaleak izan, eta izaera ankerra dute.

Halere, amaieraldera idazleak gizateriaren etorkizun beltz horretaz gain nolabaiteko itxaropen izpi batzuk ere irudikatzen ditu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne