Der Untergang (euskaraz: «erorialdia») 2004ko Oliver Hirschbiegel alemaniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. 1945ean girotua dago, bertan Adolf Hitler eta Hirugarren Reicharen azken egunak azaltzen dira.
Filmaren gidoilaria Bernd Eichinger izan zen, hau gidoia idazteko unean Joachim Fest historialariaren Inside Hitler's Bunker liburuan oinarritu zen, honetan Hitlerren idazkaria izen zen Traudl Jungen oroipenak eta Berlingo gudua azaltzen dira.
Alemanez Hitlerri buruz hain sakonki barneratu zen lehenbiziko filma izan zen, ordura arteko alemanezko filmetan Hitlerren pertsonaia oso modu laburrean edota bizkarra emanda agertzen baitzen. Hitlerren pertsonaia Bruno Ganz suitzar aktoreak antzeztu zuen, garai hartan alemanezko aktore eskarmentudun eta ospetsuenetako bat zena, honek filma gauzatzen hasi baino hilabete batzuk aurretik Hitlerren izaera sakonki aztertu zuelarik.