Deribatu kobariante

Matematikan, deribatu kobariantea barietate topologiko bateko bektore tangentzialetan zehar deribatu bat zehazteko modu bat da. Era berean, deribatu kobariantea barietate batean konexioekin lan egiteko bidea da, eragile diferentzialak erabiliz. Dimentsio handiagoko espazio euklidear bateko barietate isometriko baten kasuan, deribatu kobariantea barietatearen espazio tangentzialeko norabide-deribatu euklidearraren proiekzio ortogonala da. Kasu horretan, deribatu euklidearrak bi atal ditu: osagai estrintseko normala eta deribatu kobariante intrintsekoa.

Deribatu kobariante izena fisikan koordenatu-aldaketak duen garrantzitik dator; deribatu kobariantea kobarianteki transformatzen da koordenatu-transformazio orokor batean, hau da, linealki transformatzen da matrize jacobiarraren bidez.[1]

  1. Einstein, Albert. (1923). The meaning of relativity. Princeton : Princeton university press (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne