Ezkonferentzia[1] edo deskonferentzia[2] (ingelesezko unconference neologismoaren itzulpena) informazioa jaso eta elkar trukatzeko teknika bat da. Hitzaldietan ez bezala, ezkonferentzietan parte hartzen duten guztiak dira aldi berean entzule eta komunikatzaileak. Parte hartzaileen arteko informazio trukaketa horizontala sortzea da helburu, aldez aurretik adostutako gai bati eutsita.
Moderatzaileak edo hitz egiteko txandak banatzeko beste baliabide batzuk ere adostu egiten dira.
Parte hartzaile batzuk ezkonferentzia egiten den lekutik kanpo egon daitezke eta internetek eskaintzen dituen baliabideei esker egin ditzakete haien ekarpenak.