Desliluratze

Desliluratzea (alemanez: Entzauberung (der Welt)) Max Weberrek proposaturiko kontzeptu soziologikoa da, mundu modernoaren sekularizazioa, arrazionalizazioa, intelektualizazioa eta burokrazia izendatzeko, magiaren, mitoaren eta Jainkoaren ideien gainbeherarekin batera.[1] Weberren jatorrizkoa euskarazko itzulpenean magia mundutik baztertzea eman zuen Pello Zabaletak:

« Intelektualizatze eta arrazionalizatze gero eta handiagoek ez dute esan nahi, bada, gure bizitzako baldintza orokorren ezagupen orokor handiagoa. oso bestelakoa da haren esanahia: esan nahi dute gauza jakina dela edo nahi den edo- zein unetan jakin ahal izango dela uste dela ezen, hortaz, gure bizitzaren inguruan ez dagoela botere ezkuturik eta ustekabekorik, baizik, aldiz, dena —printzipioz— mendera daitekeela kalkuluaren eta aurreikuspenaren bidez. Horrek esan nahi du besterik gabe magia baztertu dela mundutik. Basokoak ez bezala —harentzat halako botereak izan baitira—, guk ez daukagu baliabide magikoetara jo beharrik espirituak kontrolatu eta urrikalmendura erakartzeko. Baliabide teknikoen eta aurreikuspenaren bidez lortzen den gauza da hori. Hau da, funtsean, intelektualizatzearen esanahia. »

[2][oh 1]

  1. (Ingelesez) Weber, Max. Science as a Vocation. .
  2. Weber, Max. (2007). Politika eta zientzia lanbide. UPV/EHU.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne