Detritu (geologia)

Partikula detritikoak dituen arroak, kuartzo-pikorrak hain zuzen ere
Artikulu hau geologiako terminoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Detritu (argipena)».

Detritua harri puskatuen zatien multzoa da.[1] Higaduraz arroketatik erauzi edo puskatutako zatiak dira, meteorizazio fisikoaren ondoriozkoak. Detritu materialak arro sedimentario izeneko sakonune topografikoko tokietan biltzen dira eta orduan higakin deitzen zaie. Metaturiko sedimentuek harkaitz sedimentarioak eratzen dituzte. Beste sedimentu batzuk, buztinak esaterako, ez dira detrituak, feldespatoen meteorizazio kimikoaren produktu direlako.[2] Detrituen puskei klasto deritzogu.

  1. «Detritu». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-12-27.)
  2. (Gaztelaniaz) Detrito.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne