geologian, detrituak edo klastoak, higaduraz arroketatik erauzi edo puskatutako zatiak dira, meteorizazio fisikoaren ondoriozkoak. Detritu materialak arro sedimentario izeneko sakonune topografikoko tokietan biltzen dira eta orduan higakin deitzen zaie. Metaturiko sedimentuek harkaitz sedimentarioak eratzen dituzte. Beste sedimentu batzuk, buztinak esaterako, ez dira detrituak, feldespatoen meteorizazio kimikoaren produktu direlako.[1]